Kirol instalazioak

Foruko frontoia Foruko udalerriak udal frontoia eta futbol- saskibaloi zelaia eskaintzen du, kirol instalazioei dagokionez. Biak aire librean daude, eta edozein bizilagunak erabil eta goza ditzake.

 

 

Joan Mari Torrealdai Kultur Etxea

kultur etxea Helbidea: Bo Elejalde z. 23. Forua.
Tlf: 94.625.45.74
Fax: 94.625.45.74
E- maila: liburutegi.forua@bizkaia.org
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17:00 tik 20:00 ra. 

 

Kultur Etxea "MB 2000" enpresak kudeatzen du eta Foruko Udaleko Kultura zinegotziak, aldiz, kudeaketa hori gainbegiratu eta kontrolatu egiten du.

Kultur Etxeak hainbat gune ditu, hala nola, ludoteka, liburutegia, ordenagailuen aretoa eta dantza-aretoa.

Ikastaro eskaintzari dagokionez, urtean zehar zenbait hitzaldi egiten dira eta trikitixa, pandero, yoga, pilates, gitarra eta risoterapia ikastaroak antolatzen dira, besteak beste.

Irteera mendira- Forua Ezagutuz

 

Horrez gain, Kultur Etxearen alboan "El Areto" izeneko eraikina dago. 260 metro karratuko eremu honetan antzerkiak, udalerriko biztanleen urtebetetzeak (interesdunek aldez aurretik eskatzen badute eta udaleko Kultura zinegotziak baimena ematen badu) eta beste jarduera batzuk egiten dira.

Gertakariak