Gizarte Ongizatearen funtzioak

Familientzako laguntzak

Urtero, azaroko bigarren hamabostaldian, udal bandoak argitaratzen dira herritar txiroek udalari hilero elikagaiak jasotzeko eskaria egin diezaioten.

Horrez gain, baliabide urriko adinekoentzako edo familientzako beste edozein laguntza eskatzeko edo etorkinei aholkularitza zerbitzua emateko, interesdunak Izaskun Arrieta Madariaga Gizarte Ongizateko zinegotziarekin harremanetan jarri beharko dira, eta harek prozesuarekin jarraituko du Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera.

Berdintasuna

Udal honetako Gizarte Ongizate sailak gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko hainbat jarduera burutzen ditu, hala nola, risoterapiaren astea, ardo-dastatzea, antzerkia, mintzaldiak. Emakumearen eguna ospakizun berezia da.

Rellenurira txangoa

Adinekoak

Gizarte Ongizate arloak udalerriko erretiratuei zuzendutako bi txango antolatzen ditu urtero. Horietako bat ekainerako antolatu da aurten, San Vicente de la Barquera (Kantabria) herrira joateko. Bestea irailean egin da Pasajes de San Juan herrira.
Gainera, San Inazio zaindariaren jaietan udalerriko erretiratuei omenaldia egiten zaie Landaberde jatetxean antolatzen den janarian.
Bestalde, Udaleko Gizarte Ongizate arloak tarta eta zorion-txartela bidaltzen dizkie 90 urte edo gehiago betetzen dituzten adinekoei.

  • Busturialdeko Gizarte Zerbitzuak
  • Emakunde