Foruko Udaleko dirulaguntzak

Euskara:

Behar bezalako agiriekin ziurtatzen bada, udaletxeak euskarako ikastaroetako gastuaren % 35 ordainduko du. Eskari bakoitzeko gehienezko diru-laguntza 130 eurokoa izango da.

Kirolak:

Udalerri honek ez duenez kiroldegirik, udaletxeak Gernika-Lumoko biztanleek kirol patronatuan ordaintzen dituzten kuoten eta Foruko biztanleek jarduera beragatik ordaintzen dituzten kuoten arteko alde ekonomikoa ordainduko du, baldin eta behar bezala ziurtatzen bada.

Musika:

Behar bezalako agiriekin ziurtatzen bada, Foruko herritarrek zentro publikoetan ordaintzen duten matrikularen % 25 udaletxeak ordainduko du diru-laguntza bidez. Eskari bakoitzeko gehienezko diru-laguntza 125 eurokoa izango da.

Eskulan ikastaroak eta zentro publikoetako gainerako ikastaro eta jarduerak:

Behar bezalako agiriekin ziurtatzen bada, udaletxeak udalerriko biztanleek ordaindutako matrikularen % 25 ordainduko du. Eskari bakoitzeko gehienezko diru-laguntza 100 eurokoa izango da.