Informazio orokorra

Forua 

Foruko Udalak 9 km2 ditu eta Oka ibaiaren ezkerraldean kokatuta dago, Urdaibaiko bailararen bihotzean. Mugakide ditu Gernika, Errigoiti, Kortezubi eta Muruetako udalak.

Udalerriko bost mila biztanleak hainbat gunetan sakabanatuta daude. Dena den, administrazio- eta erlijio-erdigunea Elexalde auzoko muinoan dago, Tourseko San Martin elizaren inguruan.

Foruko udalerrian historiaurreko gizonak bertan egon zirenaren aztarnak daude (Atxagako eta Atxetako kobazuloetan) eta, gainera, Kantauri itsasoko ekialdean ezagutzen diren erromatar aztarnategi urrietako bat daukate. Foruko herrixka erromatarra A. Martínez Salcedok eta M. Unzuetak aurkitu zuten 1982. urtean; ordutik, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu du ingurua etengabe induskatzeko ardura, bera baita indusketak barne hartzen dituen lursailetako batzuen jabea. Bestalde, Tourseko San Martin parrokiaren azpian aurkitutako arrastoek adierazten dutenaren arabera, egungo hirigunea azken milurtekoaren hasieratik egon izan da bertan. Zehatz-mehatz, gainjarritako eliza gotiko bat eta Erdi Aroko zenbait nekropoli aurkitu dituzte.

  • Euskalmet
  • Euskadi Turismoa
  • Busturialdea - Urdaibai