Zer bisitatu

Tourseko San Martin eliza


Tourseko san Martin eliza:
Parrokia hau da Foruko eliza-ondarearearen adibide nabarmenena. Estilo gotiko-errenazentista duen arren, XIX. mendean aldaketa nabariak jasan zituen.

San Martin eliza barrutik

 

Toursko San Martin eliza Bizkaiko eliza zaharrenetakoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak zuzendutako indusketa-kanpaina oso baten elementu nagusia izan da. Indusketa 2005ean hasi zen, tenpluaren egokitzapen-lanei ekin zitzaienean. Egindako aurkikuntzen garrantzia eta espektro kronologiko zabala zela eta, ikerketa-eremua hedatu egin zuten eta lanek aurrera jarraitu zuten eliza zaharberritzeko eta bere balioa nabarmentzeko jarduerak bukatu arte. Bizkaiko Foru Aldundiak 710.000 euro inbertitu ditu proiektu honetan.

Foruko Toursko San Martin elizaren barnealdean XVII, XVIII eta XIX. mendeko erretaulak ikusgai daude. Horrez gain, beirazko gainazal baten zehar Erromatar Inperioaren garaiko nekropolia ikus daiteke.

 

Eliza bisitatzeko, deitu telefono hauetako batera: 94 465 16 57 / 94 465 16 60


Herrixka erromatarra Herrixka erromatarra: Elexaldeko muinoaren gainaldea eta hegalak estaltzen zituen, 60.000 m2-ko azalera baitzuen. Azken milurtekoan egindako luberriketa-lanek eta eraikuntza berriek jatorrizko aztarnategiaren erdia desagerrarazi dute. Hala ere, herrixka erromatarreko gelak, metalurgiako lantegiak eta biltegiak Tourseko San Martin elizatik padurara arte hedatzen zirela egiaztatu dugu.


Santa Kurtze hilarria:
Urberuaga eta Baldatika auzoak lotzen dituen bidean dago, errepidearen alboan. Mota horretako hilarriak Burdin Aroko gotorlekuetako nekropolietan aurki daitezke; Forutik hurbilen dagoena Kosnoaga mendian dago, Gernikan.

Atxeta kobazuloa
Atxetako kobazuloa: José Miguel de Barandiaranek 1959. urtean aurkitu zuen eta indusketa-lanak egin zituen 1960. urtera arte. Horiei esker, Solutre alditik Brontze Arora bitateko segida estatigrafikoa aztertu zen.

Urdaibai dorretxea










Urdaibai dorretxea:
Bizkaiko jaurerriko dorreetan sendoenetarikoa izan zen. Duela 90 urte inguru sute garrantzitsu bat piztu zen bertan. Gaur egun erortzeko zorian badago ere, hormak zutik jarraitzen dute. Hortik datorkio Urdaibaiko Biosferaren Erreserbari bere izena.










Beste leku interesgarri batzuk:
Triñe baseliza, San Kristobal baseliza, San Bernardo baseliza, zurrategia.

Triñe baseliza San Kristobal baseliza Zurrategia