Zikoina zuriaren interpretaziorako zentroa

Etxetxo bat eraiki dugu udaletxetik hurbil, Urdaibai tabernaren aurrean hain zuzen ere, Atxaga inguruan dauden zikoina zuriaren habiak zuzenean bistaratzen dituen kameraren irudiak jaso eta kontrolatzeko. Horrela Urdaibaiko Erreserbako zikoinen bizitzaren alderdi desberdinak bistaratu eta aztertzeko aukera izango dugu ondoren zikoina erreserban birsartu ahal izateko, Urdaibai Fundazioa 2003. urtetik garatzen ari den proiektuan ezarritakoa betez.

Beste baliabide naturalak

  • "Peña Forua" harrobia
  • Baldatikara igoera
  • Atxagas-eko atseden gunea