Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak sailkatutako (gogaikarria, kaltegarria, osasungaitz edo arriskutsua) edo sailkaturik gabeko jarduerarako irekitze lizentzia eskuratzeko eskaria egingo du.
Izapide hau egiteko ezinbestekoa da irekitze lizentziaren emakida tasaren ordainagiria eranstea.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
- Ingurumen inpaktuaren azterketa
- Txostena
- Oinarrizko eta exekuzio proiektua
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.forua.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Barrio Elejalde, 1, 48393 Foruan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Forua Udaleko telefono honetara: 94 625 51 16
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.