Albisteak

Susana Ibarguengoitia, en celebración de su centenario 

Duela 12 urte sartu zen ehun urteak betetako Susana Ibarguengoitia Pinaga Calabriako antzinako ospitalea zen Foruko Igurco egoitzan. Beragaz inauguratu zen herriko egoitza soziosanitario hau, komarkan erreferentziazkoa dena.

100 urteak betetzeko, Susanak familiartean jaso ditu hainbat pertsonen zorionak: Jane Eyre, Foruko alkatea, Izaskun Arrieta, Foruko gizarte-ongizateko zinegotzia, Jesús María Madariaga, herriko parrokoa, Eneritz Odriozola Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako sailetik, eta Santiago Canales, Igurcoko kudeatzailea.

Zorion mezuari lore erramu erraldoiak, koadro batek eta kandeladun pastel batek lagundu dio Susanaren 100 urteak omenduz. Kandelak piztuta, merezitako “Zorionak zuri” abestu zaio, emozioa agerian zelarik.

Susana  Ibarguengoitia betidanik bizi izan da Forun, Iturriondoko etxeetan. Hiru neba-arrebako familian, bi mutil eta neska bat, bakarrik gelditu zen bere bi nebak Gerra Zibilean hil ondoren, bata 22 urterekin eta bestea 18rekin. Susana jostun lanetan hasi  zen, etxean aurrera eramaten zuen lanbidea, eta lanbide honi bere bizitza osoa eskaini zion  berarekin bizi zen izebarekin batera. 

Calabria-Igurco Forun kokatutako egoitza, pertsona heldu eta hauen familietan espezializatzen da. Izaera plural eta jarduera ezberdinak aurrera eramateko gaitasunarekin, pertsona hauen eta beraien familien bizitza kalitatearen hobekuntza helburu nagusitzat duelarik.

Foruko Udaletxeak kudeatutako administrazio-emakida batez, 1.700m2ko gainaldea dauka eta bizilekua ematen die 44 egoileri, 12 gela indibidual eta 16 gela bikoitzetan.  

ARGAZKIA: Susana Ibarguengoitia, Foruko Igurco egoitzan egindako ospakizunean eta ezkerretik eskumara, Santiago Canales, Igurcoko kudeatzailea, familia, Jane Eyre Urkieta, Foruko alkatea eta 
Eneritz Odriozola Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako sailetik.