Albisteak

 

Foruko Udalaren Kultura Sailak udazken honetarako egitarau zabala prestatu dau. Nabarmentzekoak dira: urrian, Europako Ondare Jardunaldiak, San Martin Eleizara bisita gidatuarekin, eta azaroan, Nekazari Azoka eta San Martin jaiak.

Datorren urriak 20an, Europako Ondare Jardunaldiak Forura helduko dira, San Martin Eleizara bisita gidatuak eskeiniz. "Foruaren eraberritzea" titulupean, bisita Erdi Aroaren amaieran kokatzen da, eleiza hasierako eraberritzea ekarri zuena, eta garai hartako beste eraikin batzuk emango dauz ezagutzera, Urdaibaiko Dorrea eta Triñe baseliza, besteak beste. Bisita 17:00etan izango da eta plaza mugatuak izango dira. (Informazioa eta Erreserbak: 94 6255180)

Egueztenean, urriak 24, arratsaldeko 17:30etan Kultur Etxeak "Liburutegi Eguna" ospatuko dau ipuin-saioagaz Eneritz Artetxe aktorearen eskutik, "Mailukikiriki istorio ikerlaria" titulupean.

Azaroan 4an XI. Nekazari eta Artisauen Azoka ospatuko da. Hileko lehen domekan baserritarrek euren produktuak eskeiniko dabez, txakolina, gazta, ogia... Bertan artisauak be egongo dira, keramika, larrua,...eta baserriko abereen erakusketa be izango da.

San Martin jaiak, herriko zaindariaren omenez, azaroak 9 XXIV.Tute Txapelketa, azaroa10ean X. Igel Lehiaketa, XXV. Briska Txapelketa, Herri poteoa, Idi probak eta azaroaren 11an XXXIII. Karakol Txapleketa, Meza Nagusia-Foruko Koruarekin, Urdaibai Dantza Taldea (gaztetxoak), XVII. Mus Txapelketa, ospatuko dira.

Ekintza egitaraua zarratzeko Foruko Udalaren Ongizate Sailak Berdintasunaren eguna ospatuko dau azaroak 24-25ean.