Albisteak

 
Foruko Udalak eta J.M Torrealdai Kultur Etxeak azaroan 3rako XII. Nekazal eta Artisau Azoka antolatu dute. Azoka hau nekazal, artisau eta abere jarduerak bultzatzeko udalaren helburuetako bat da.
Foruako Kultura Sailak, udalaren jarduera sozio-ekonomikoak dinamizatzeko helburuarekin, urtero azaroaren lehengo igandean azoka hau antolatzen du, San Martin jaien ospakizunetara atxikita. Aurten, egutegiak azaroaren 3an ezarri du azoka eguna. 
Azokan ekoizleek hortuko produktu onenak eskainiko dituzte, hala nola, gazta, ogia, txokolatea eta kremak. Artisau produktuak ere bertan egongo dira, narrua, keramika, kamisetak, lepokoak, beira, bisuteria…Honetaz gain, baserriko abereen esposaketa ere egoten da: oilo desberdinak, antzarrak, ardiak, ahuntzak, untxiak, astoak...
Gainera, aurten 12:30etan, Doro Zobaranen eskutik familian gozatzeko ikuskizuna edukiko dugu. Eguraldi txarra egon eskero azoka aretoan (Kultur Etxe ondoan) ospatuko da.