Albisteak

 

Foruko J.M Torrealdai Kultur Etxeak apirilerako umeei zuzendutako ekintza ezberdinak antolatu dauz. 

4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek zirkuko mundura hurbiltzeko aukera izango dabe datorrren egueztenean, apirilak 3rako, antolatutako tailerrean. Herriko umeek uztaiak edo mazak zelan erabili ikasi ahal izango dabe eta baita zirkuan egiten diren malabarrak edota dantzak burutzen. Zirkuaren magia euren eskura. Hitzordua 17:00etatik 18:30etara izango da aretoan.

Eguenean, apirilak 4, SIC aisialdiko taldeak ipuin sesioak eta eskulan tailerrak eskeiniko dabez 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako. Hitzordua Kultur Etxean izango da 17:30etatik 19:00etara eta aurretiaz eman behar da izena.

Gainera, datorren apirilak 23an Foruk Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunagaz bat egingo du. Aste osoan zehar herritarrak liburuak eraman ahal izango dabez, "libur bat, opari bat" ekimenaren barne.