Albisteak

 

Herriko gaztetxoak protagonistak izango dira Foruko Udalak antolatutako aktibitate sozio-kulturaletan. Horrela, Udalak herritarrak Gabon jaiak zoriontzeko erabiltzen dauezen Gabonetako postalen lehiaketan herriko neska-mutilek parte hartu dabe. Olentzerok Mungian duen etxea bisitatu, Olentzerori harrera egin herrian, PINera irteera eta Errege Magoen etorrera ez dira faltako.

Foruko neska-mutilek abenduan zehar eta Gabonetako oporraldian jarduera sozio-kultural ezberdinaz gozatzeko aukera izango dabe.

Foruko neska-mutilek Udalak herritarren artean bananduteko Gabonetako zoriontasunean parte hartu dabe, Gabonetako postalen lehiaketaren bitartez. Lehiaketan herriko 7 umek parte hartu dabe. Irabazlea Onintza Basterretxea izan da, 11 urtekoa. Aukeraketa egiteko herritarren botoak bi hautetsontzietan batu dira, bata Udaletxean ezarritakoa goizetan eta bestea Kultur Etxean arratsaldetan. Botoa emoten 138 herritarrek parte hartu dabe eta postal irabazleak 45 boto jaso dauz. Irabazitako postala herritarren etxeetara bidaliko da Gabonak zoriontzeko, Udalak herritarren artean banatzen dauen 2017ko egutegiagaz batera.

Gabon aurreko aktibitateen artean, abenduaren 17an, zapatuan, Olentzerok Mungian duen etxea bisitatzeko irteera egingo da. Hitzordua 14:030etan izango da Foruko Kultur Etxearen aurrean. Hurrengo zapatuan, abenduaren 24an, ume guztiak daude gonbidatuta gabon kantak abestera herrian zehar goizeko 10:00etatik aurrera. 14:00etan Olentzerori harrera egingo jako Udaletxearen aurrean.
 
Urtarrilan agendaren barruan PINera irteera egingo da eta Errege Magoen etorrera.

Udalak Gabonetako giroari laguntzeko argiteri berezia ezartzeaz gain, partaidetza sustatzeko jarduerak antolatuz be egiten dogu, ilusioa sortu eta oporraldia girotzeko, batez be umeen artean. Antolatutako aktibitateen bitartez herritarrak batu egiten dira be, giro alaian", azaltzen dau Foruko Alkatesak, Janire Urkietak. 

OHARRA:
Gabonetako postal lehiaketaren irudiak EZ dabez hornituko 2017ko Foruko Egutegia. Irabazitako postala herritarren etxeetara bidaliko da Gabonak zoriontzeko, Udalak herritarren artean banatzen dauen 2017ko egutegiagaz batera. Egutegiak Foruko argazki ezberdinak izango dauz.