Albisteak

 

Foruko Udalak tradizioari ematen deutso garrantzia Martin Deunaren jaien ekintzak antolatzeko orduan. Jaien barne, Nekazal azokaren 14.edizinoa dago, domekan, azaroaren 8an ospatuko da, baserritar giroa herria betez. Ohiko karakol txapelketa eta herri kirolak ez dira faltako, aizkolarien arteko desafioa eta idi probekaz.

Foruk herriko Martin Deunaren jaiak ospatuko dauz azaroaren 7, 8 eta 11an. Ohiturari jarraituaz, jai egitarauaren barne aukera ezberdinak dagoz. Jaiak hasteko, zapatuan, azaroaren 7an, Igel Lehiaketaren XIII.edizinoa ospatuko da, Foruko Batzokian.  Jarraian, jai giroa bermatuta dago herri poteoagaz.

18:00etan kartetan trebezia erakusteko aukera izango da Tute Txapelketaren XXVII. edizinoan, Urdaibai Tabernan ospatuko da. Ordu berean, herri kirolzaletuek zita dute Foruko probalekuan, idi probekaz. Bertan, Duñabeitia (Kortezubi), Jon La Cruz (Barrika) eta Iturbe Anaiak (Arrieta) lehiatuko dira. Idi-buztariek Foruko 2000 kiloko harriari aurre egin beharko deutse. Jai Batzordea izango da erabakiak hartzen dituena.

Domekan, azaroaren 8an, baserritar munduagaz bat eginez bere Nekazal Azokaren XIV.edizinoa ospatuko dau Foruk. Baserritarrek euren produktuak eskeiniko dabez, txakolina, gazta, ogia... Bertan artisauak be egongo dira, keramika, larrua edota beirazko produktuekaz. "Udaletxean lehen sektorea defendatzen dogu. Geure baserritarrek gogor egiten dabe lan aurrera egiteko eta geure azokagaz, urtero, bultzada txiki bat emon eta geure babesa eskeini gura deutsegu ", azaldu dau Janire Urkietak, Foruko Alkatesak.
Goizeko 11:00etatik, herriko udaletxearen ondoko parkinean, Elejalde auzoan, nekazal zita hau izango da, trikitilariekaz girotua eta baserriko animalien erakusketagaz.

 

Jarraian, Karakol Txapelketan parte hartzeko izena emotea zabalduko da. Txapelketa honek aurten 36.edizinoa ospatuko dau. Baldintzen artean, kazolak gutxienez 30 zentimetrokoak izan behar dira eta 5 raziokoak. Kazuelen aurkepena 14:30etan izango da (ordutik kanpo ez dirakazuelarik onartuko).

12:30etan Meza Santua ospatuko da. Ondoren, 13:00etan "Urdaibai Dantza Taldeko" gaztetxoek dantza ikuskizuna eskeiniko dabe. 13:30etan aizkolarien arteko desafioa izango da. Alde batetik umetxoen kategorian: Oier Belarra ( Doneztebe , 10 urte), Julen Aldana (Foru, 9 urte) eta Iker Gomez (Bermeo, 8 urte) aizkolariak izango dira. Geroago, Aritz Irazabal gaztea ( Ugao, 25 urte) eta Igor Duñabeitia beteranoa (Foru, 44 urte) ibiliko dira norgehiagoka.
Jai eguna bukatzeko, 18:00etan, Mus Txapelketaren XX. edizinoa jokatuko da, Urdaibai Tabernan.

Herriko zaindariaren omenezko jaiak azaroaren 11an, Martin Deuna egunean, amaituko dira. Egun hasteko Meza Santua ospatuko da Tourseko Martin Deuna Eleizan 12:00etan. Jarraian, salda eta odoloste dastaketa eskeiniko da.
Arratsaldean, Briska Txapelketaren XXVIII.edizinoa izango da 17:30etan. Kanporaketak Aretoan jokatuko dira eta finala Batzoki tabernan. Briska txapelketa amaitu ondoren ohiko txerri zozketa burutuko da, jaiak bukatzeko.