Albisteak

 

Pasa dan eguenean, martxoaren 5ean ospatutako Foruko Udalaren Osoko Bilkurak 2015eko udal aurrekontua 1.080.232€ onartu dau. Kudeaketa planan herritarren beharrizanak eta hauei zuzendutako zerbitzuak dira nagusi. Udal gobernuaren oinarrizko helburuak herriko bizi kalitatea hobetuz aurrera egiteko giltzarriak eskeintzea dira.

Foruko Udalak herrian zerbitzuak mantendu eta hobetzeari zuzentzen dau udal aurrekontuaren planteamendua baita herriko garapen orekatuari be. Zentzu honetan, familien eta bizilagunen beharrizaneei erantzuteko zerbitzuak mantentzeko inbertsioak nabarmentzen dira; ingurumen jasangarritasunaren irizpideetan oinarritutako zerbitzuen azpiegiturak hobetzeari zuzendutako inbertsioak; eta HAPO (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) diseinatzeko parte hartze prozesuan aurrera egiteko inbertsioak be.

Egungo egoera ekonomiko makala kontutan izanda, beste urte batez, Udalak behartsuei eskeintzen duen laguntza ekonomikoa indartu egin dau. Familia hauek laguntzeko zenbatekoa 7.700€tik gorakoa da.
 
Gainera, herritar guztiei kalitatezko kultur zerbitzuak eskeintzeko, Gernika-Lumon erroldatutak ez dauden erabiltzaileek bai kiroldegia erabiltzeko eta baita musika eskolara joateko edota euskera ikasteko ordaindu beharreko gehigarria ordaintzeko diru-laguntzak mantenduko dauz Foruko Udalak. Udal aurrekontuan herriko kirol eta kultur elkarteentzako diru-laguntzen partida mantentzen da, Udalak talde hauen burutzen duten dinamizazio lana eskertuz. Urtean zehar ikastaroetan parte hartzen daben herritarrak saritzeko asmoz, hiruhilabete bakoitzeko hilabete bateko ordainketa Udalak egingo dau.

Herriko garapen orekatua lortzeko eta forutarren gaur egungo zein etorkozineko beharrizaneei erantzuteko, aurrekontuaren partida bat HAPOren (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) parte-hartze prozesuan aurrera egiteari zuzenduko da. Zentzu honetan, urte erdialdera erredakzio taldearen kontratazioa egitea aurreikusten da.   

Inbertsioei dagokionez, diru-partida bat landa guneen herriko-argiak pixkanaka barritzen joateko zuzenduko da, legegintzaldiaren hasieran Udalak hartutako konpromisoari erantzuteko. Argiteriaren barrikuntza aurton San Kristobal auzoan burutuko da batez be, 133.000€ko inbertsioagaz. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako (EVE) diru-laguntzak kudeatu dira.  zati bat soberakinaren diruagaz ordainduko da eta beste zati bat diru-laguntzak kudeatuz.
Herriko irisgarritasuna bermatzeko asmoz, auzoetako bideak konpontzea aurreikusten da, Santixene-Arrotxene bidea, honen kasu. Bide hau izandako euriteen ondorioz hondatuta geratu da eta lur-jausiak izan dira bertan.

Herrian hondakin birziklapena sistema hobetzeko inbertsioa be aurreikusi da. Aurton bosgarren edukiontzia ezarriko da herrian. Onuren artean, birziklatze era honek zabortegira bidaltzen den hondakin tona murriztea ahalbidetzen dau eta baita materia organikoa aprobetxatu be ongarri bezala.  5.edukiontzia eta konpostaje sistemak ezartzeko programaren ezarpenerako aurrekontua 32.000€koa da, horretarako Bizkaiko Foru Aldundiko %100eko diru-laguntza lortu da.