Albisteak

 

Foruko Udalak herriko udalekuetan aisialdirako monitore gisa lan egiteko eskabideak aurkezteko epea zabaldu dau. Enplegu hau eskuratu ahal izateko eskabideak udaletxean aurkeztu behar dira, maiatzak 4a bitartean (hau barne).

Foruko Udalak beste urte batez antolatuko dauz herriko udalekuak, ume zein gazteei zuzendutakoak. Herriko umeen arteko harremanak sendotzea, euren kreatibitatea sustatzea eta jokoen bidez dibertsioa eta ikasketak eskeintzea da helburua. Ekintzak ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean eskeiniko dira.

Zerbitzu hau eskeintzeko eta enplegua sortzeko asmoagaz, Foruko Udalak udalekuetan monitore gisa lan egiteko eskabideak aurkezteko epea zabaldu dau. Lana eskuratu nahi dabenek Foruko Udal Bulegoetan aurkeztu behar dabez eskabideak maiatzaren 4a bitartean (hau barne). " Herriko neska-mutilen eta gazteen aisialdia dinamizatzea da geure asmoa, baina funtsezko helburua forutarron belaunaldi berrien arteko harremanak sustatzea da baita zuzeneko enplegua sortzea be." nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Janire Urkietak.

Udalekuen garapenerako aisialdirako monitoreak kontratatzeko aukeraketa prozesuan Foruan bizitzea eta umeekin esperientzia izatea baloratuko da. Honako baldintzak bete behar dute: adinez nagusia izatea, euskara hitz, nahiz idatziz erreztasunez menperatzea eta aisialdirako monitore titulua edukitzea.