Albisteak

 

Landaberde-Carlos Gangoitiko gunean bus geralekuak ezartzeko egindako kudeaketei erantzun izatea eskertu deutso Foruko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Honegaz, Foruko bizilagunen bide komunikazioak hobetzen dauz. 

"Udaletxean geure hitza bete eta gune honetako bizilagunek egindako eskaerari erantzun bat emateko lan egin dogu. Bus geraleku barriekaz, zerbitzuak eta herriko irisgarritasuna hobetu egiten doguz.  Gainera, garraio publikoa erabiltzea sustatzeko era bat da eta honegaz garraio jasangarria", Janire Urkieta, Foruko Alkatesa.

Landaberde-Carlos Gangoitiko guneko bus geraleku barriak Rinder enpresatik  eta Dia Merkatal Zentrutik hurbil dagoz.  Herri-lanak Bizkaiko Foru Aldundiak burutuko dauz eta Foruko Udalak markesinak ezarriko dauz.