Albisteak

 

Foruko Udalak, herriagaz konprometitua, hirigintza-soziologi diagnostikoa idatzi eta herritarren parte-hartze prozesua definitzen dau, herriko planeamendua gardentasunez eta adostasunez garatzeko aurreko pausu bat emoteko. Datozen hileetan herriko agente ezberdinekaz bilerak burutuko dira eta herriko errealitatearen dokumentazio teknikoa, araudikoa eta soziologikoa batuko da.

Etorkizuneko Foruk herrian bizi garen pertsonen beharrizaneei eta itxaropeneei erantzutea gura dogu. Hauxe dogu udal gobernuaren konpromisoa, garapen jasangarriagaz konpromotetitua dagoen herri eredua definitzea. Bertan enplegu aukerak sortu eta forutarren belaunaldi berriek herrian bertan sustraitu ahal izateko. Horretarako, Hiri-Antolamendurako Plan Orokorraren elaborazioa barriro hasi dogu, herritarren ekarpenak entzuteko eta kontutan hartzeko prest", planteatzen dau Janire Urkietak, Foruko Alkatesak.

Herriko planeamendu barriaren diseinurako, Foruko Udalak hrigintza-soziologi diagnostikoaren idazketa adituei eskatu deutse, diagnostiko honek herriko testuinguru sozial eta urigintzakoaren alde ezberdinak fidaltasunez islatzeko. Horretarako, herriko dokumentzio teknikoa, araudikoa eta soziologikoa batzeagaz batera, informazio osagarria bilduko da agente ezberdinekaz egingo diren bileretan. Batutako datuen analisia eta balorazioa Foruko soziograma baten agertuko dira.

Hirigintza-soziologi diagnostikoak udalez gaindiko araudiaren eragina hartuko du kontutan, hirigintzako erabakiak hartzeko orduan aktuazio aukerak argitzeko.

Herritarren parte-hartze prozesuaren diseinua testuinguru soziala eta hirigintzakoagaz bat etorriko da; agente partehartzaileak nortzuk izango diren azalduko dau, baita erabiliko den metodologia, parte-hartzerako mekanismoak, eta prozesuaren garapena eta kronograma be.

Herritarren parte-hartze prozesua udalbatzak onartu ondoren, parte-hartzeko inplikatutako eta interesatutako agenteekaz harremanak hasiko dira.