Albisteak

 

Foruko Udalak beste urte batez Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan parte hartzen dau. Helburua herriko ondare historikoa eta kulturala ezagutzera eman eta balorean ipintzea da. 

Datorren zapatuan, urriak 19, (17:00h.)  Foruko Tourseko San Martin Eleizara bisita gidatua eskeiniko da Bizkaiko Foru Aldundiko Ondareari buruzko Europako Jardunaldien barne. Foruko Udalak beste urte batez parte hartzen dau ekimen honetan, aurton "Atzokoa biharko" da eslogana eta ondarearen kontserbazioa da ardatza. 

Ondareari buruzko Europako Jardunaldien helburua da jendeari interesa duten kultura-ondasunak erakustea, batez ere bisitatzen zailak direnak edo gehienontzat ezezagunak direnak. Ondareari buruzko Europako Jardunaldien aurtengo edizioan 150 ekintza baino gehiago programatu dira eraikin erlijioso eta zibil esanguratsu batzuetan egin diren esku-hartzeen berri emoteko. Honen adibide Bizkaiko Foru Aldundiak Foruko Tourseko San Martin Eleizan burututako balorean jartzeko lana.

Tourseko San Martin eleiza ekidaldeko kantaurialdeko eleiz barruan aurkitu diren erromatar arkeologi aztarna bakarrenetakoa. Bizkaiko historiaren garai ezberdinen bildumarik osoena gordetzen du, erromatar garaitik gaur egunerarte. Foruko Tourseko San Martin Eleiza balorean jartzeko proiektuari esker eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2005etik 2010erarte burutu zituen arkeologi lanei esker, okupazio sekuentziarik zabalena aurkitu da. 

Urriak 19rako antolatutako bisita gidatuan parte hartzeko interesatuek aurretiaz egin beharko dabe erreserba, telefono honetan: 94 6255180.