Albisteak

 

Foruko San Inazio jaiak datorren barikuan, uztailak 27, hasiko dira. Beste urte batez, ez dira faltako ohiko "Erregelen" aurreskua, aurton 31. urteurrena ospatzen da.   Herri kirolak protagonistak izango dira, Busturialdeko herri arteko sokatira txapelketagaz.

San Inazio jaien hasierako eguna, barikua, uztailak 27a izango da. Gaueko 21:00etan txupinazoa botako da ta jarraian poteoa eta makailau dastaketa, trikitixagaz alaituta.

Zapatuan, uztailak 28, 11:30etan VII. Kuadrilen arteko paella Txapelketa hasiko da, izen ematea Urdaibai Tabernan.  Eguerdiko 12:00etan giro ezinhobea biziko da Busturialdeko herri arteko Sokatira Txapelketan. Bertan, Arratzu, Bermeo, Busturia, Forua, Kortezubi, Mendata, Murueta eta Nabarniz herrietako tiratzaileek parte hartuko dabe.
Ondoren, 14:30etan, paellak aurkezteko momentua izango da. Gauean, rocka izango da nagusi "Iheskide", "Itziarren Semeak" eta "Bide Batez" taldeekaz.

Domekan, uztailak 29, nagusien eguna, dianaren ostean, Meza Santua ospatuko da 12:30etan, herriko koroak abestuta.. Amaieran, gitarra audizioa eta "Urdaibai Dantza Taldea"ko gaztetxoen ekitaldia izango dira.  14:45etan, nagusien omenaldia izango da Baserri Maitean.  20:00etan bertso emanaldia izango da: Etxaun Lekue,Unai Iturriaga, Fredi Paia eta Ander Elortegi bertsolariekaz. 

Jaia jarraituko da astelehenean, uztailak 30, umeentzako eta "txikiteroentzako" ekitaldi ezberdinekaz. Uztailak 31an, San Inazio egunean, Erregelen aurreskuaren XXXI. urteurrena ospatuko da, besteak beste.