Albisteak

 

Foruko Udalak, J.M Torrealdai Kultur Etxearen bitartez, inauteriko egitarau alaia eta partehartzailea antolatu dau. Gaur arratsaldean, Tostada Txapelketaren IX.edizioa ospatuko da eta bihar, martitzena, txitxiburduntzia.

Astelehen honetan, otsailak 11, forutarrek inauteriekaz hitzordua dute. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera, inauterietako festa dago aurreikusita, bertan arku tiraketa eta maskara tailerra eskeiniko dira. Gainera, gozozaleek Tostada Txapelketaren IX.edizioagaz gozatzeko aukera izango dabe. Parte-hartzaileek gehienez 8 tostada aurkeztu ahal izango dabez, ogizkoak zein aiezkoak, 17:30etatik aurrera. Sari banaketa 18:30etan izango da.  

Martitzenean, otsailak 12, txitxiburduntzia prestatuko da. Ondoren, umeentzako jokoak egongo dira. Hitzordua 17:30etatik aurrera izango da Kultur Etxean.