Albisteak

 

Foruko San Inazio jaiak datorren barikuan, uztailak 26an hasiko dira. Ez dira faltako "Erregelak" ohiko aurreskua, aurton bere 32.urteurrena ospatuz. Herri kirolak be protagonistak izango dira, aizkolarien txapelketagaz.

San Inazioko jaien hasierako eguna, uztailak 26a, umeei dedidkatuta egongo da. 11:00etan umeen txupine botako da eta ostean umeen jolasak izango dira, molto motorren txapelketagaz. 12:00etan margo lehiaketa egongo da eta 13:00etan bitsa.  Arratsaldean, 17:00etatik aurrera umeentzako ekintzak jarraituko dira. 21:00etan txupinazio ofiziala botako da. Gabaz, 23:00etatik aurrera, rock gaua hasiko da “Bostenbor”, “Vendetta” eta “Laket” taldekoen kontzertuekaz.

Zapatuan, uztailak 27, jai eguna 11:30etan hsaiko da VIII. kuadrillen arteko paella txapelketagaz. Partehartzaileek Urdaibai Tabernan eman beharko dabe izena. 12:00etan giro ona ez da faltako aizkolari lehieketan, bertan Angel Subyaga, Gaizka Lopez, Aritz Irazabal eta Igor Duñabeitia norgehiagoka arituko dira.  Lehiaketaren ondoren, 14:30etan, paella aurkezpena egingo da. Gabaz, rock musika izango da nagusi barriro "Skakeitan", "M.C.D." eta "Oxabi" taldeen eskutik.

Domekan, uztailak 28, nagusien eguna, 11:00etan Foruko dultzaineruek diana joko dabe. Ondoren, 12:30etan Meza Santua eta Foruko Koroak eskeinitako kontzertua.  Mezaren ostean, herriko Urdaibai Dantza Taldeko gaztetxoek erakustaldia eskeiniko dabe. 15:00etan nagusiei eskeinitako bazkaria ospatuko da "Landaberde" jatetxean.

Jaia martitzenean jarraituko da, uztailak 30, 21:00etan poteoa eta makailao dastaketa eskeiniz, guztia trikitilariekaz girotuta. Honen ondoren erromeria izango da 22:00etan. 

Egun nagusian, San Inazio Eguna, uztailak 31, Meza Nagusia 12:30etan ospatuko da eta ostean, Erregelen XXXII. urteurrena ospatuko da. Arratsaldean, (18:00h) herriko Urdaibai dantza taldeak eta Zaragozatik etorritako talde gonbidatuak dantza erakuskaldia eskeiniko dabe.