Albisteak

 

Eguen honetan, maiatzak 9, San Gregorio eguna ospatzen da eta ohikoa denez, Forun bere izeneko baselizaren inguruan ospatzen dabe eguna, "Triñe" bezala ezaguna. Foruk San Isidro eguna be ospatuko dau, maiatzak 15an, baserritarren zaindaria, eta herritar guztiak gonbidatzen dauz ospakizunetan parte-hartzera.

Urtero, maiatzak 9an, Gaitoka auzoan kokatzen den Triñe baselizara hurbiltzen dire forutarrak San Gregorio ospatzera. Bihar, eguena, arratsaldeko 19:00etan meza ospatuko da, bertan ura eta gatza bedeinkatuz baserritarrek euren landetan botatzeko uzta on bat izateko. Ondoren, Urdaibai Dantza Taldeko neska-mutilek dantza ikuskizuna eskeiniko dabe. Urteroko moduan, makailao dastaketa eskeiniko da, San Gregoriotan ohitura bilakatu dan ekintza.

Datorren egueztenean, maiatzak 15, Foruk San Isidro eguna ospatuko dau. Ohiko meza eskeiniko da eta honen ondoren, eleiz atarian hamaiketakoa eskeiniko da. San Isidro eguna tradizio handikoa da landa guneetan baserritarren zaindaria delako.

Foruk herritarrak eta giro onarekin disfrutatzeko prest dauden guztiak jai egun hauetan parte hartzera animatzen dauz.