Albisteak

 

Foruk ohituragaz bat egingo dau datorren domekan, ekainak 23, San Juan gau magikoa ospatuz. Jai giroa ez da faltako 21:30etatik aurrera.

Forutarrak ohiko San Juan suaren inguruan batuko dira udako solstizioa ospatzeko. Zita domekan izango da, San Juan bezpera, udaletxe atzeko aparkalekuan.

Sua 21:30etan piztuko da eta suaren inguruan musikak eta dantzak giroa alaituko dabe. Ostean, buruhandiak izango dira eta bertaratutakoentzako txokolatea.