Albisteak

 

Domeka honetan, maiatzak5, Foruk "Forua Ezagutuz" martxa herrikoiaren 5.edizinoa hartuko dau. Ekimen honek herritarrak batzen dauz eta herriko gizarte eta kirol ekintza bezala sendotuz doa urtetik urtera. Ibilaldia Udaletxeko plazatik irtengo da 10:30etan.

Foruko erakargarritasun naturalak eta ondarekoak ezagutzera eman, kirola egitea sustatzea herritarren artean, batez be gaztetxoen artean, eta harremanak sendotzea dira martxan honen helburuak. Hitzordua datorren domekan izango da, maiatzak 5, goizeko hamar t' erdietan Udaletxeko plazan.

7 kilometroko ibilbidea du martxak, naturaz inguratuta, Triñe, Arrotxene edota Armotxerri auzoak zeharkatuz eta San Gregorio edo San Kristobal baselizak bezalako txoko xarmagarriak bisitatuz.

Ibilbidea erraza da, zailtasun gutxikoa, horrela familiek modu errazean parte hartu ahal izateko eta ordu bat t'erdiko luzapena izango dau. Esfortzuaren ondoren, ibilbidea bukatuta, parte-hartzaileek indarrak hartzeko aukera izango dabe hamaiketakoagaz.

Foruko Udalak herritarrak eta bisitariak martxan parte-hartzera animatzen dauz eta aurreko edizinoetako arrakasta eta giro bikaina barriro izatea espero dau. Parte-hartzea doakoa da eta ez da izenik eman beharrik. "Foru Ezagutuz" martxan parte hartzeko, ibiltzeko eta ondo pasatzeko gogoak besterik ez da behar.