Albisteak

 

Foruko Udalak, J.M Torrealdai Kultur Etxearen bitartez, "Mariposas en el hierro" dokumentalaren proiekzioa eskeiniko dau. Filma honek biolentzia ezberdinetako biktimak diren emakumeen testigantzak batzen dauz. Hitzordua martxoak 8an izango da Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuz.

Datorren barikuan, martxoak 8, Foruko Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunegaz bat egingo dau. Egun hau ospatzeko J.M Torrealdai Kultur Etxean proiektatuko da "Mariposas en el hierro" dokumentala, Bertha Gaztelumendir euskal zuzendariarena. Filma hau Donostiako azken Zinemaldian aurkeztu zen, euskal zinearen atalean, Zinemiran.

Dokumental honek hainbat indarkeria-motaren biktima izan diren emakumeen testigantzak biltzen dauz. Euskal Herrian oinarrituta badago be, beste leku batzuetako iritzi adituak ere jasotzen dira bertan, eta biktimen esperientziak testuinguru zabalagoan kokatzeko balio dute. Dokumentalean parte hartzen duten emakume guztiek indarkeria gainditu nahi dute, bakean eta justizian oinarritutako etorkizunari aurpegi eman ahal izateko.

Proiekzioa arratsaldeko 18:30etan izango da Foruko Kultur Etxean.