Albisteak

 

Foruko Udalak, geure ingurugiroa eta inguru naturala mantentzea eta errespetatzea belaunaldi barriei helaraztearen garrantziaz kontzientziatuta, beste urte batez "Zuhaitzaren eguna" ospatuko dau, zuhaitzak landatzeko jardunaldi bategaz. 

Datorren barikuan, martxoak 15, 17:15etan forutarrak, batez be gazteak, hitzordua dute herriko Kultur Etxean Zuhaitz Eguna ospatzeko.

Herritarrek Kultur Etxearen inguruan 6 zuhaitz landatuko dituzte, espezie autoktonoak erabiliz: artea, haritza, pagoak...

Ekintza honen bitartez, Foruko Udalak ingurugirogaz duen konpromisoa mantentzen dau eta inguru natural zaindua izatea eta hau errespetetzearen garrantziaz herritarrak sentsibilizatzen ditu, batez be herriko umeak..