Albisteak

 

Foruko Udalak San Martin jaiak ospatzeko egitarau zabala prestatu dau. Nabarmentzekoa da Pasaiako Trintxerpetarra Abesbatzak domekan, azaroak 11an, eskeiniko duen kontzertua. 

San Martin jaiak, herriko zaindariaren omenez, asteburu honetan ospatzen dira Forun, azaroak 9, 10 eta 11an.

Barikuan, azaroak 9, forutarrek XXIV.Tute Txapelketa ospatuko dabe. Zapatuan, azaroak 10, X. Igel Lehiaketa, XXV. Briska Txapelketa, Herri poteoa eta Idi probak izango dira.

Domeka, azaroak 11a, egun berezia izango da. Eguerdiko 12:30etan Meza Nagusia ospatuko da Foruko Koruak abestuta. Meza ostean, herriko koruak eta Pasaiako Txintxerpetarra Abesbatzak eskeiniko dabe kontzertua, Foruko jaietan adeitasunez parte hartuz. Foruko Udalak koru biei eskertu nahi deutsee euren partehartzea herriko jaietan.

Egun honetan Urdaibai Dantza Taldearen ikuskizuna eskeiniko dabe taldeko gaztetxoek Zeleien eta XXXIII. Karakol Txapelketa ospatuko da baita be, lehenengo bostari saria emango zaielarik.  San Martin jaiei amaiera borobila emateko XVII. Mus Txapelketa ospatuko da eta txarriaren zozketa.