Albisteak

 

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Foruko Udala bertan dagoela, eta Bizkaiko Foru Aldundiak "Alzheimerra eta dementziak" izeneko hitzaldia antolatu dute. Hitzaldia azaroaren 28an emango da, arratsaldeko 18:30etan, Foruko Kultur Etxean.

Hitzaldia Zainduz programaren baitan dago. Programa honen helburua Bizkaiko Lurralde Historikoan, beren etxeetan bizi diren eta mendekotasuna duten pertsonei eta haien senide edo zaintzaileei zerbitzu emateko eta laguntzeko balioko duten ekintza, prestazio eta zerbitzu batzuk garatzea da, adinekoei zaintza afektiboagoa eta hurrekoagoa emateko eta, aldi berean, adinekoak beren etxea egon daitezen eta bizi-kalitate hobea izan dezatela lortzea.