Albisteak

 

Zelai plazaren, udaletxearen eta San Martin elizaren inguruko bideen eta gune publikoen birgaikuntza amaitu egin da eta horrekin batera udalerriaren erdigunean dagoen Elexalde auzoa urbanizatzeko lanak bukatzat jo dira.

Obra horien bidez bideak, espaloiak eta gune publikoak berritu egin dira eta aldi berean ur-, saneamendu- eta elektrizitate-sareak lurperatu egin dituzte, beraien irisgarritasuna bermatuz. Ondorioz, ingurunea erakargarri eta atseginagoa da orain, oinezkoen erabilerari eta jolasguneen gozamenari lehentasuna eman baitiete. Gainera, era horretan bertan dauden administrazio eta osasun-zerbitzuak erabiltzea erraztu dute.

Jardueren kostua 227.000 eurokoa izan da guztira. Eusko Jaurlaritzak 118.000 euro jarri zuen eta Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, 56.000 euro. Gainerako 53.000 euroak Foruko Udalak ordaindu zituen.