Albisteak

 

Foruko Udalak 2013ko San Martin Jaiak egitarau borobil batekin antolatu ditu.  

Foruko Udaletxeak, urtero bezala, San Martin jaien inguruan sortzen den udazkeneko giroa bultzatu nahian egitarau osotu bat antolatu du. Jaiak azaroaren 3an hasi ziren XII. Nekazal Azokarekin eta azaroaren 11 arte iraungo dute, ekitaldiz beteriko asteaz gozatzeko aukera edukiko dutela herritarrek.
 
San Martin Jaien egitarauri hasiera emanez, azaroaren 9an, larunbata, XI. Igel Txapelketa egingo da, 14:00etan, Batzoki tabernan.  Ostean, “Herri Poteoa”-az gozatu ahal izango dela.18:00etan, XXV.Tute txapelketa antolatu dute eta izena "Urdaibai Tabernan" eman beharko da.

Igandean ere, azaroaren 10ean, Foruan ez da aspertzeko tarterik egongo. Goizeko 11:00etan, Karakol txapelketa antolatu dute. Herriko plazan eman beharko da izena eta baldintza bakarra kazuelak gutxienez 30 zm-koak eta bost raziokoak izatea da. Bitartean, goizean zehar, Dantzari txikien jaia ikusteko aukera dago Herriko Zelaian. Eguerdiko 12:30etan, meza nagusia dago eta 14:00etan, Karakolen XXXIV. Kazuelen aurkezpena. Garrantzitsua da ordutik kanpo ez direla kazuelarik onartuko jakitea. Gainera, lehenengo bost irabazleei saria emango zaie.

Igande arratsaldea XVIII. Mus txapelketak (17:30etan) eta Idi probak (18:00etan) beteko dute. Partehartzaileak  F. Iturbe “Iturbe Anaiak” (Arrieta), J. Duñabeitia “Maderas Duñabeitia” (Kortezubi) eta "Kamiñoko Erretegia” (Murueta) dira. Harria 2.000kilokoa izango da. Jai Batzordea izango da erabakiak hartzen dituena.

Azaroaren  11n, astelehena, jaien azken eguna ospatuko dute. Eguerdiko 12:00etan, meza nagusia egin ostean, salda eta odolosteak dastatzeko aukera egongo da. Arratsaldean 17:30etan, XXVI.Briska Txapelketa egingo da (Batzoki tabernan). Azkenik eta eguna borobilduz, txerri zozketa briska txapelketa amaitu ondoren izango da Batzoki tabernan.