Albisteak

 
Foruko Urdaibai dantza taldeak, Foruko Udalak eta Ibilaldiko kultur taldeak San Martingo ospakizunen baitan Dantzari Txikien Jaia antolatu dute. 
Azaroaren 10ean, igandean, Dantzari Txikien Jaia ospatuko da Foruan. Umeek egun osoan zehar dantzaz, janaz eta musikaz primeran pasako dute. 
Urdaibai Dantza Taldeak Foruko Udalak  eta Ibilaldiko kultur taldeak  Dantzari Txikien Jaia antolatu dute, igandean, azaroaren 10ean. Dantzari Txikiak egun ezin hobea igarotzeko egitaraua prestatu dute gainera.
Goizeko  11:00etan, taldeen elkarketa egingo da Kultur-Etxean eta denei hamaiketakoa eskainiko zaie. 12:00etan, Kalejira irtengo da Kultur-Etxetik herriko Plazara. 12:45etan, Jaialdiari hasiera emango zaio.14:00etan, Bazkaria egongo da, indarrak hartzeko eta 16:30ean, umeak plazan batu beharko dira.17:00etan, Erromeriarekin dantzatu eta Ipuin kontalariarekin gozatu ahal izango dute umeek, Seber Altubeko ikasleek egingo dutela, Ibilaldiko egitarauan barne. 18:00etan, Dantzari Txikien Jaiari bukaera emango zaio.
Talde partehartzaileak Ordizia, Basurto, Galdakao, Markina, Busturia eta Forukoak izango dira.