Albisteak

 

Foruko Udalak herriko Martin Deunaren jaiak ospatzeko egitarau zabala prestatu dau. Jaien barne, Nezakal Azokaren 8.edizinoa ospatuko da azaroaren 9an, domekaz, bertan baserritar giroa %100ean nagusi izango da. Ohiko karakol txapelketa eta herri kirolak ez dira faltako. Besteak beste, Beñat Lekue eta Igor Duñabeitiaren arteko aizkolari erronka eskeiniko da. 

Foruk herriko Martin Deunaren jaiak ospatuko dauz azaroaren 8, 9 eta 11an. Ohiturari jarraituaz, jai egitarauaren barne aukera ezberdinak dagoz. Jaiak hasteko, zapatuan, azaroaren 8an, Igel Lehiaketaren XII.edizinoa ospatuko da, Foruko Batzokian.  Jarraian, jai giroa bermatuta dago herri poteoagaz.
18:00etan kartetan trebezia erakusteko aukera izango da Tute Txapelketaren XXVI. edizinoan. Ordu berean, herri kirolzaletuek zita dute Foruko probalekuan, idi probekaz. Bertan, F.Iturbe Arrietako "Iturbe Anaiak"etik, Kortezubiko J.Duñabeitia "Maderas Duñabeitia"tik eta Frunizeko Federico Ormaetxea lehiaktuko dira. Idi-buztariek Foruko 2000 kiloko harriari aurre egin beharko deutse. Jai Batzordea izango da erabakiak hartzen dituena.

Domekan, azaroaren 9an, baserritar munduagaz bat eginez bere Nekazal Azokaren XIII.edizinoa ospatuko dau Foruk. Baserritarrek euren produktuak eskeiniko dabez, txakolina, gazta, ogia... Bertan artisauak be egongo dira, keramika, larrua edota beirazko produktuekaz. "Udaletxean lehen sektoreari eskeiniko gura deutsagu geure laguntasuna. Bere eguneroko lana mantentzeko aparteko esfortzuak egiten dituen sektorea da eta geure inguruaren landa paisaia naturala kontserbatzera laguntzen du. Azoka honegaz, baserritar munduagaz dugun inplikazioa berresten dogu, geure herriagaz hain lotuta dagoen mundua, hain zuzen. Baita, artisautzagaz be, geure kulturari hain lotutan dagoen ogibidea", azaldu dau Janire Urkietak, Foruko Alkatesak. Goizeko 11:00etatik, herriko udaletxearen ondoko parkinean, Elejalde auzoan, nekazal zita hau izango da, trikitilariekaz girotua.

Jarraian, Karakol Txapelketan parte hartzeko izena emotea zabalduko da. Txapelketa honek aurten 35.edizinoa ospatuko dau. Baldintzen artean, kazolak gutxienez 30 zentimetrokoak izan behar dira eta 5 raziokoak. Kazuelen aurkepena 14:30etan izango da (ordutik kanpo ez dirakazuelarik onartuko). Lehenengo bostari saria emango zaie.
Eguerdiko 13:00etan, herriko Urdaibai Dantza Taldeko gaztetxoek emanaldia eskeiniko dabe. Eta 13:30etan Beñat Lekue eta Igor Duñabeitia aizkolarien arteko norgehiagoka izango da.
Jai eguna bukatzeko, 17:30etan, Mus Txapelketaren XIX. edizinoa jokatuko da, Urdaibai Tabernan.
Herriko zaindariaren omenezko jaiak azaroaren 11an, Martin Deuna egunean, amaituko dira. Egun hasteko Meza Santua ospatuko da Tourseko Martin Deuna Eleizan 12:00etan. Jarraian, salda eta odoloste dastaketa eskeiniko da.
Arratsaldean, Briska Txapelketaren XXVII.edizinoa izango da. Kanporaketak Aretoan jokatuko dira eta finala Batzoki tabernan.Briska txapelketa amaitu ondoren ohiko txerri zozketa burutuko da, jaiak bukatzeko.