Albisteak

 

Foruko Udalak herriko 2019rako egutegia aurkeztu dau eta argazkietan Urdaibai Dantza Taldeko 50. Urteurrenari lotutako irudiak agertzen dira bertan.  Talde honek 2019an 50 urte beteko dauz eta horregatik herriko egutegia herriko talde honi dedikatuta egongo da. Forutarrek aste honetan jasoko dabe 2019ko egutegia etxeetan.

Datorren urtea Urdaibai Dantza Taldeari dedikatu gura deutsagu, herriko dantza taldea dalako eta 50 urte beteko dauzelako geure folklorea geure nortasuna bilakatzearen alde eginez. Urte guzti hauetan geure ondare kulturala berreskuratzeko lan handia egin dau taldeak. 2019ko egutegian talde honen ibilbidea gogoratuko dogu, lehengo eta gaurko dantzariak, herriko jai handietan egiten daben lana, ezinbestekoa. Eskerrik asko talde!”, nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.

Foruko herritarrek aste honetan jasoko dabe etxeetan Foruko Udalak argitaratzen dauen 2019ko egutegia.  Urtero gai jakin bat aukeratzen da eta aurton herriko dantza taldeko 50.urteurrena izango da. Egutegian Urdaibai Dantza Taldeko ibilbidea gogoratzeko argazkiak egongo dira. Datorren urtean Urdaibai Dantza Taldeak hile bakoitzean ekintza bat egiteko asmoa dauko urteurrena ospatzeko.