Albisteak

 

Azaroaren 11, 12 eta 13an herriko Martin Deunaren jaiak ospatuko dauz.  Jaien barne Nekazal Azokaren 15.edizioa ospatuko da domekan, azaroaren 13an, baserritar giroan. Gainera, aurton karakol lehiaketak bere 37. edizioa beteko dau, Ez dira faltako herri kirolak, hauen barne, idi probak eta aizkolari gazteen erakustaldiagaz: Julen Aldana forutarra, Iker Gomez bermeotarra eta Igor Duñabeitia. 

Foruk herriko Martin Deunaren jaiak ospatuko dauz azaroaren 11,12 eta 13an.  Ohiturari jarraituaz jai egitarauan ekintza herrikoiak daude. Jaiei hasiera emoteko, barikuan, azaroaren 11an, Tourseko Martin Deunaren Eleizan Meza Santua ospatuko da (12:00h.). Jarraian, salda eta odoloste dastaketa eskeiniko da. Arratsaldean, kartetan aritzeko momentua helduko da, Briska Txapelketaren 29. edizioagaz. Izena-emoteko Urdabai Tabernara jo beharko da.
Zapatuan, azaroaren 12an, Igel Lehiaketaren XIV.edizinoa ospatuko da(14:00h), Foruko Batzokian.  Jarraian, jai giroa bermatuta dago herri poteoagaz.
17:00etan, kartetan trebezia erakusteko aukera izango da Mus Txapelketaren XXI. edizinoan Foruko Batzokian. Ordu bat beranduago (18:00h.), herri kirolzaletuek zita dute Foruko probalekuan, idi probekaz. Bertan, Iturbe Anaiak (Arrieta), Maderas Duñabeitia (Kortezubi) eta Jon La Cruz (Gatika) lehiatuko dira. Idi-buztariek Foruko 2000 kiloko harriari aurre egin beharko deutse. Jai Batzordea izango da erabakiak hartzen dituena.
Domekan, azaroaren 13an, Foruk baserritar mundua jarriko dau balioan, bere Nekazal Azokaren XV. edizioagaz. Baserritarrek euren produktuak eskeiniko dabez, txakolina, gazta, ogia... Bertan artisauak be egongo dira, keramika, larrua edota beirazko produktuekaz. "Foru nekazal herria da eta geure baserritarrak geure esentziaren parte dira. Azokagaz hauek egiten dabeen lan gogorra eta aurrera egiteko esfortzuak goraipatzen doguz. Publikoari azokara hurbiltzeko deialdia luzatzen deutsegu, lan honen fruitua ezagutzeko eta euren produktuak erosteko. Horrela, guztion artean garapena eta landa ekonomia sustatzeari lagunduko dogu", nabarmendu dau Janire Urkietak, Foruko Alkatesak. Goizeko 11:00etatik 15:00etara, Elejalde auzoan nekazal azoka izango da, trikitilariekaz girotua eta baserriko animalien erakusketagaz. Eguerdian Meza Santua ospatuko da eta ondoren, 13:15etan "Urdaibai Dantza Taldeko"ek dantza ikuskizuna eskeiniko dabe eta aizkolari gazteen erakustaldia izango da, Julen Aldana forutarra, Iker Gomez bermeotarra eta Igor Duñabeitia  aizkolariekaz.
Jaien beste ekitaldi nagusia, Karakol Lehiaketa beteranoa izango da. Aurton bere 37. edizioa ospatuko da. Baldintzen artean, kazolak gutxienez 30 zentimetrokoak izan behar dira eta 5 raziokoak. Kazuelen aurkepena 14:00etan izango da (ordutik kanpo ez dirakazuelarik onartuko).
Jaieguna amatzeko, 17:30etan, Tute Txapelketaren XXVIII. edizioa jokatuko da, Urdaibai Tabernan. 
Jaien bukaeran txerri zozketa ospatuko da Urdaibai Tabernan.