Albisteak

 

Foruko San Inazio jaiak datorren uztailaren 30ean hasiko dira. Jai egitarauak gustu eta adin guztietarako ekintzak gordetzen dauz. Bertan, ez dira faltako rocka, herri kirolak, kuadrillen arteko paella lehiaketa edota "Erregelak" ohiko aurreskua, aurton bere 34.urteurrena ospatuz.

San Inazio jaietako hasierako eguna, uztailak 30a, bezperada egune izango da. 21:00h. txupinazioa botako da. Ostean, makailoa dastatzeko aukera egongo da eta guztia batukada erritmoagaz girotua. Gabaz, 23:00etan, Bide Batez taldearen musikagaz gozatzeko aukera egongo da. Ostean, txosnetako musikak giroa alaituko dau.

Egun nagusian, San Inazio Egunean, uztailak 31, Foruko Txistularien dianagaz hasiko da jaia 11:00etan. Meza Nagusia 12:30etan ospatuko da, Foruko Koru Munizipalagaz. Meza ostean, Erregelen XXXIV. urteurrena ospatuko da. Foruko Urdaibai Dantza Taldeak berreskuratutako tradizioa da hau.  Arratsaldean, (19:00h) herriko Urdaibai dantza erakuskaldia eskeiniko dabe Iruneko "Kemen" taldeak, Gironako "Esbart Joaquim Ruyra" taldeak eta herriko Urdaibai Dantza Taldeak. Festazaleek rock erritmoagaz dantzatzeko aukera izango dabe "Las Tea Party"  eta "Kaotiko" taldeekaz, 23:00etatik aurrera. 

Zapatua, abuztuaren 1a, umeei dedikatuta egongo da. 11:00etan umeen txupine botako da eta ostean umeen jolasak izango dira "Ehunzango Jolasak" antolatuta: jolas tradizionalak izango dira, aulki dantza edo globoak zapaldu, eta molto motorren txapelketa edota margo lehiaketa, besteak beste. Gainera, bitsaz eta hondartza pilotakaz gozatzeko aukera izango dabe umeek.  Arratsaldean, 18:00etatik aurrera umeentzako ekintzak jarraituko dira Xaiborren espektakuluagaz Udaletxe alboko parkinean. Goizean zehar, Kuadrilen arteko paella txapelketaren X. edizioa ospatuko da. Parte-hartzaileek Urdaibai tabernan emon beharko dabe izena 11:30etan eta paella aurkezpena eta sari-banaketa 14:00etan izango da.
Gabaz, 23:00etatik aurrera, rock gaua hasiko da "E.T.S" eta "Eskean Kristo". taldeen eskutik. Ostean, erromeria "Bide batez" taldeagaz.

Domekan, abuztuaren 3an, nagusien eguna izango da. 11:00etan Foruko dultzaineruek diana joko dabe. Ondoren, 12:30etan Meza Santua eta Foruko Koroak eskeinitako kontzertua.  Mezaren ostean, herriko Urdaibai Dantza Taldeko gaztetxoek erakustaldia eskeiniko dabe. Jaiei amaiera emoteko, beti bezala, eleizari buelta emango da. 15:00etan nagusiei eskeinitako bazkaria ospatuko da "Landaberde" jatetxean (bertara joateko autobusa irtengo da San Martin Eleizaren aurretik).