Albisteak

 

Herriko ostalaritza establezimenduak eta herriko txokoek antolatuta, eta Udalaren babesa eta kolaborazioagaz, Foruk bere lehen "aratuste eguna" ospatuko dau martxoak 1ean. Mexikoko kultura gogoratuz, herri bazkaria egingo da, bertan "Mexiko"ko gaiari lotutako mozorro-jantziagaz etortzea eskatzen da.

Foruko lehen aratuste egunean batera parte hartuko dabe Taberna Urdaibaik, Batzokiak,  Haitz Biribil Txokoak eta Muinogorri Txokoak. Jai eguna umeentzako tailerrak eta jolasakaz hasiko da, goizean zehar hamaiketakoa eta trikitilariak giroa alaituko dabe. Egunaren ekintza nagusia Herri Bazkaria izango da umeentzako eta nagusientzako. Arratsaldean, umeentzako puzgarriak eta musika egongo dira. Fanfarriak mozorro desfilea girotuko dau eta mozorrorik onenari saria egongo da. 22:00etan jaiari bukaera emoteko txokolatea eskeiniko da.
 
Foruko lehen aratuste egunaren ospakizuna herri ekimen barri bat da, herrian antolatzen diren ekintza sozio-kulturalen gehiagarri. Asmoa herriko kultura dinamizatu eta herritarren arteko harremanak sendotzea da.

“Udalak pozik hartzen dau Foruko lehen aratuste eguna antolatzearen proposamena. Izan be, forutarrek aisialdiaz herrian gozatzeko beste ekintza bat da, oraingoan, karnabalak".

Horregatik forutar guztiak animatzen doguz Foruko aratuste eguna ospatzera: alaitasunez eta umorez aktiboki parte hartu, geure herriko tradizio barri baten hasiera izatearen ilusioagaz.