Albisteak

 

Foruko jaiak, herriko zaindariaren omenez, datorren barikuan hasiko dira, uztailaren 27an, eta uztailaren 31ararte izango dira, San Inazio egunerarte. Beste urte batez, ohiko “Erregelak” aurreskua dantzatuko da, aurton 37. urteurrena ospatuko da. Jai egun hauetan musika, gastronomia txapelketak, jolasak eta dibersinoa ez dira faltako.

San Inazio jaien hasiera barikuan izango da, uztailaren 27an. 21:00etan txupinazioa botako da eta honen ostean makailoa dastaketa izango da, trikitilariekaz girotuta. 23:00etatik aurrera “Rock Gaua” izango da, Tooth, Bad Sound System eta Urrats taldeen eskutik. 

Zapatuan, uztailaren 28an, jai eguna 11:30etan hasiko da, XIII. Kuadrilen arteko Paella Txapelketagaz. Partehartzaileek Taberna Urdaibain emon beharko dabe izena. 14:00etan paellak aurkezteko momentua izango et ondoren sari banaketa. Arratsaldean, txikitxoek topera gozatuko dabe Xaibor-en musikagaz, 19:00etatik 21:00etara. Ondoren,  bertso poteoa “Lilibertsoko partaideekin”. Iluntzean, rocka izango da barriro protagonista, rock gauan, Backbone, Anita Parker, Bide Batez Erromeria eta Kool Thing.

Domekan, uztailaren 29an, nagusien eguna ospatuko da. Goizeko 11:00etan izango da diana Foruko dultzaineroekaz. Meza nagusia 12:30etan ospatuko da. Amaieran, herriko “Urdaibai Dantza Taldeko” gaztetxoek dantza ikuskizuna eskeiniko dabe . 15:00etan, nagusien omenaldia izango da eta bazkaria izango dabe “Landaberde” Jatetxean. Bertara joateko txu-txu trena irtengo da eleizaren aurretik.  22:00etan herriko plazan izango da Orots Taldearen kontzertua. 

Astelehenean, uztailaren 30a, umeentzako ekintza ugari izango dira. 11:00etan umeen pregoia eta txupine izango dira eta ondoren betiko jolasak eta bitsa. 18:00etan, Gorriti¬-ren espektakulua izango da eta 21:00etan, DJ Oihan Vega izango da herrko plazan.

Egun nagusia, uztailaren 31an, San Inazio eguna da, eta herriko txistularien diana izango da 11:00etan. 12:30etan Meza Nagusia ospatuko da Foruko koruak abestuta.  Ondoren, “Erregelak” aurreskua dantzatuko da. Aurton, dantza honen XXXVII. Urteurrena ospatuko da. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Kolonbiako dantzen eta herriko “Urdaibai Dantza Taldea”ren dantza ikuskizuna izango da.

Gure artean eta inguruko herrietatik geure jaietara datozen lagunekaz harremanak sendotzeko egun aproposak dira jaiak.  Mundu guztia animatzen dot geure jaietaz gozatzeko, guztia errespetuzko jai giroan eta dibersino sanoagaz. Bertan erasorik ez, gogoratu Ez dala ez”, nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Jane Eyre Urkietak.