Albisteak

 

Tradizioari jarraituz, Forun San Kristobal jaiak ospatuko dira, santuaren omenez. Jaiak Untxi Sukalki tradizionala bizirik mantentzen dau eta santuaren izena daraman baselizaren inguruko eleiz ospakizunak.

Eguenean, uztailak 10, San Kristobal egunean, 12:00etan Meza Santua ospatuko da baselizan, ta ostean, ohiko salda ta makailoa dastatzeko aukera egongo da.

Domekan, uztailak 13, ohiko Untxi Sukalkiagaz hasiko da jai eguna, Busturialdean zaharrenetarikoa, 36.urteurrena ospatzen da. Parte hartzeko izen ematea 11:30etan egin beharko da txosnan. 12:30etan Meza Santua ospatuko da eta ondoren, Saragiaren ongietorria egingo da, forutarrek azken urteotan berreskuratu dabeen ohitura. Gainera, herriko Urdaibai Dantza Taldearen gaztetxoek dantza ikuskizuna eskeiniko dabe.

14:00etan kazuelen aurkezpena egingo da eta untxi sukalkiaren XXXVI. edizioaren sari banaketa. 

Arratsaldean, 17:00etan gaztetxoen gozamenerako, umeen jolasak izango dira, besteak beste, zezen mekanikoa edota Malabaren Piloten Tailerra izango dira. Gainera, 10 urtetik gorakoentzat txinbera lehiaketa ospatuko da 17:30etatik aurrera.