Albisteak

 

Foruko Udalak urtero ospatzen dau Zuhaitz Eguna geure ingurugiroa errespetatu eta kontserbatzearen helburuari jarraituz.  Belaunaldi barriei inguru naturala zaindu eta mantentzearen beharrizana helaraztearen garrantziaz kontzientziatuta, bariku honetan, martxoak 14,  zuhaitzak landatzeko jardunaldia ospatuko dau.  Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera intxaurrondoak banatuko dauz herritarren artean, datorren zapatuan, martxak 22.

Datorren barikuan, martxoak 14, 17:30etan forutarrak, batez be gazteak, hitzordua dute herriko Kultur Etxean Zuhaitz Eguna ospatzeko.

Herritarrek Atxaga inguruan 7 zuhaitz landatuko dituzte, espezie autoktonoak erabiliz.

Ekintza honen bitartez, Foruko Udalak ingurugirogaz duen konpromisoa mantentzen dau eta inguru natural zaindua izatea eta hau errespetetzearen garrantziaz herritarrak sentsibilizatzen ditu, batez be herriko umeak.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailagaz batera, "Zuhaitz Eguna 2014" programaren barruan, intxaurrondoak banatuko dauz Udalak nahi dabeen herritar guztientzat. Zita hau datorren zapatuan izango da, martxoak 22, 12:00etan udaletxeko plazan.