Albisteak

 

Foruko Udalak, beste urtez batez, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ondare historikoaren bisita gidatuen programan parte hartzen dau, erromatar herrixka eta Martin Deunaren eleizak osatzen dabeen Bilduma Monumentalara egiten diren bisita gidatuekaz.  Ekimen honen bitartez inguruko aberastasun historikoa, kulturala eta ondarekoa ematen da ezagutzera eta Foruko turismo  potentziala indartzen da.

• Bisita gidatuen programa udan zehar eskeintzen da, uztaila eta abuztuan.

Foruko Udalak hirugarren urtez parte hartzen dau ekimen honetan, geure ondarea eta historia sustatu, ezagutzera emon eta balioan jartzeko ekimena, hain zuzen be. "Geur eherriko ondarearen aberastasuna funtsezko balioa dela ondo baino hobeto dakigu. Honek, geure herriko garapen turistikoaren alde egiten dau, kalidadezko turismoa ekarriz, herriko garapen iraunkorrari laguntzeko, beti be, geure sustrai historikoetan oinarrituta", nabarmendu dau Foruko Alkatesak, Janire Urkietak.

Foruko erromatar herrixka
Bisita gidatuak beste garai batera eramaten dau bisitaria. Bisitariek Foruko erromatar herrixkaren aztarnategi arkeologikoan murgiltzeko aukera izango dabe. Ekialdeko Kantaurialdean ezagutzen den era honetako aztarnategi erromatar bakarra da. Ekialdeko Kantaurialdean induskatutako eta kontsolidatutako aztarnategi zabalena, ondoen kontserbatutakoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak duela 30 urte hasi zuen Aztarnategiaren Eskuhartze Arkeologikoa, Bizkaiko biztanleriaren alderdi kulturalen ezagupen berezia ahalbidetu duena, k.o-go I. mendetik IV mendera.

Tourseko Martin Deunaren Eleiza
Bisita Tourseko Martin Deunaren eleizarako bisitagaz osatzen da, Kantauri Ekialdean eliza baten barnean garai erromatarrean dokumentatutako aurkikuntza arkeologiko bakarrenetakoa da. Eliza honen arkeologi eta ondare potentziala Bizkaiko sekuentzia historiko osotuena betetzen duela da, erromatarrek lur hauek okupatu zituztenetik gaur egun arte.
Tourseko Martin Deuna elizaren balioztatzea eta 2005etik 2010era Bizkaiko Foru Aldundiak egin duen eskuhartze arkeologikoak, okupazio sekuentzia oso handi bat ezartzea ahalbidetu du.

Bisiten informazio praktikoa:
Bisitak bi ordu t´erdiko irupena dauka. Bisiten kalidadea bermatzeko, plaza mugatuak dira, 15 pertsona gehienez.

Foruko Bilduma Historikora bisita gidatuak honako egunetan eskeintzen dira: uztailaren 2, 4, 9, 12, 15, 17, 20, 25, eta 27an, eta abuztuaren 2, 5, 7,10, 15, 20, 23, 26  eta 30ean. Bisitak euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskeintzen dira, goiz eta arratsaldez, 11:00etan eta 17:00etan. 

Bisitak doakoak izango dira 12 urtetik beherakoentzat. Prezio orokorra 3 eurokoa da eta murriztua 2 eurokoa (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, pentsiodunak eta familia ugariak). Gainera, bi edo hiru baliabide bisitatzeko aukera emoteko bonoak eskeintzen dira ( 2 baliabide: 4 euro/ orokorra, 3 euro/murriztua; 3 baliabide: 6 euro/orokorra, 5 euro/murriztua).

Bizkaiko Foru Aldundiko bisita gidatuen programaren barne beste baliabide batzuk bisitatu daitezke: Arratzuko Arrolako Oppisum-a, eta Arrolagune, Arrolako Oppidum-aren interpretazio zentroa, eta Ereñozarko San Miguel , Ereñon.

Interesatuek bisita gidatuak erreserbatzeko aukera daukate hemen: Santimamiñeko erreserba zentroan, santimamine@bizkaia.net edo  944651657 telefonoan.