Albisteak

 

II Faseko jardute honen bidez, I Fasea, orokorrean, egitura sendotzean eta teilatua konpontzean zetzan, eraikinaren egonkortasuna bermatuz, jatorrizko baseliza berreskuratzea eta balioan jartzea aurreikusten da. Horrela herriari bere historiaren eta kulturaren zati bat itzuliko zaio, orain ekipamendu publiko soziokulturaltzat martxan jarriko dena.

Azpiegitura honek, bere azken fasea egin eta gero, bere landa ingurua eta duen kokapen berezia direla eta, erabilera anitza izango du. Honako hauek aurreikusten dira besteak beste:

  • Topagunea auzokideentzat: bilerak, aisia, ikasteko partekatzeko lekua, telekomunikazioetarako sarbidea
  • Santuaren egunean elizkizunak egiteko gunea
  • Tailerrak, hitzaldiak, tamaina txikiko kontzertuak, erakusketak …
  • 2012ko Tokiko Ekintza plana ezartzean moldatu nahi diren oinezko ibilbideentzat erreferentzia puntua izatea, honako adierazleak kontuan hartuta:  mugikortasun jasangarria, bio- aniztasunaren  hobekuntza eta ingurugiroa eta kulturarekiko sentsibilizazioa.

Eraikinaren sarrera ekialdeko aurre-horman dagoen kristalezko arkupean dago. Eraikinari itsatsita antzinako sakristia dago, bertan galdara gela kokatuko da eta eraikinaren sarrera itxiko da.

Barruan , dagoen lekua hiru gune nagusitan banatzen da:

  1. Erabilera anitzeko 58,32 m2-ko eta altuera bikoitzeko, gune zabala, desmuntagarria den altzari finkoa eta lagungarriarekin. Era berean, beheko solairu honetan, antzinako baselizatik berreskuratutako antzinako  aldarearen aurre baxua eta 1948ko egurrezko aurre altua, antzinako aldarearen barandaila, zurezko tailak, San Bernardoren irudia, limosnariaren … moduko elementuak kokatuko dira berriztatu eta gero
  2. Komuna eta 16,79m2-ko biltegi-armairu txikia beheko solairuan
  3. Solairuartean 20,62 m2-ko irakurtzeko gunea, sistema informatikoez eta telematikoez horniturik.

Eraikinaren gehienezko edukiera 54 pertsonetakoa izatea aurreikusten da. Udalak , bigarren fase honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 68.259,60 €-ko eta Eusko Jaurlaritzak emandako 75.871,02 €-ko diru laguntza ditu. Udalak lanak abenduaren 31erako amaitutzat jotzea espero du.