Albisteak

 

Aurten, Foruko Udalak gabonak ospatzeko adin eta gustu guztietarako ekitaldiak antolatu ditu, batez ere, gaztetxoentzat, gabon jaiak poztasun handiagoz gozatzen dituztelako.

Urtero bezala, abenduaren 24ean Olentzero Forura helduko da. Ongi etorria emateko forutarrek herriko kaleetatik gabon kantak abestuko dituzte, goizeko 10etatik aurrera. Arratsaldeko 17:00etan Olentzero udaletxe aurrean egongo da urtean zehar ondo portatu diren forutarren zai. Gainera, urtarrilaren 5ean, Errege Magoak ere Forura etorriko dira.

Gabonetan jarduera ugari daude, eta gaztetxoek UGP-ra joateko aukera edukiko dute abenduaren 26an, osteguna.  Irteera goizeko 10:00etan izango da eta ibilaldia trenez egingo dute.

Kultura ere kontuan hartu du udalak, eta urtarrilaren 3an, arratsaldeko 17:30etan, "Gabon Art" Jaia antolatu du. Umetxoentzako jaia da, 0 urtetik 12 urtera bitartekoentzat. 

Nagusientzat, abenduaren 28an, kirolak hartuko du nagusitasuna. Urtero ospatzen den Euskadiko selekzioa aldarrikatzeko partidara irteera antolatu dute. Euskadi-Peru taldeak jokatuko dute eta  joan nahi duenak abenduaren 16tik aurrera informazio gehiago izango du Kultur Etxean.