Albisteak

Lanen egoera 

Izandako euriteek Torrebarri inguruko espaloietan kalteak eragin dabez eta baita etxeetako aurrealdeak urez busti be, batutako ura dela eta. Foruko Udalak egun hauetan konpontzen dauz kalte hauek, etorkizunean horrelakorik ez errepikatzeko lanak burutuz.

Torrebarri inguruak kalteak izan dauz jasotako euriteen eraginez, espaloietan batutako ura ateratzea ezinezkoa eginez eta erdiguneko eraikinetako aurrealdeak urez bustiz, bai kanpotik eta baita barrutik be.

Era honetako egoerarik etorkizunean ez errepikatzeko helburuagaz eta inguru honetan ura ondo atera ahal izatea bermatzeko asmoz, Foruko Udalak kaltetutako eraikin eta lokalen pareko espaloiak konpontzen dauz. Bertan, maldaren modifikazioa eta lorategi inguruaren drainatze lanak burutuz. 

Aktuazio hau aurrera eramateko aurrekontua 17.047,20€koa da eta Foruko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailari laguntza eskatu deutso, Ustegabeko atalean. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak %90 ko dirulaguntza eskeini deutso Udalari.