Albisteak

 

Foruko Udalak,  J.M Torrealdai Kultur Etxearen bitartez, ekintza egitarau magikoa prestatu dau datozen egunotarako. Besteak beste, herriko umeek Olentzerori idatzitako gutunak "Olentzerobusa"ra eraman ahal izango dabez, zapatuan, abenduak 15. Gainera, urtarrilatik aurrera hasiberrientzako argazkilaritza digitala eta joste ikastaroak antolatu dira.

Datorren zapatuan, abenduak 15, Foruko umeek Olentzerori idatzitako gutunak ikazkinari helarazteko aukera izango dabe "Olentzerobusa"ren bitartez, udaletxeko emparantzan izango da arratsaldeko 17:00tik 19:00etara. Plazan aparkatuta egongo da herriko umeen desioak hartzeko prest.  
Eguenean, abenduak 27, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museora bisita kulturala antolatu da. Interesatuek izena eman behar dabe abenduak 21a baino lehen herriko Kultur Etxean. Irteera 16:00etan izango da tren geltokitik.
Magia Forura bueltatuko da urtarrilak 4ean, Asier Kidam magoaren ikuskizunagaz. Hitzordua 18:00etan izango da Kultur Etxean.

Helduentzako ikastaro barriak antolatu dira urte barrirako. Argazkilaritza zaleek hasiberrientzako argazkilaritza digitalaren ikastaro barrian parte hartzeko aukera dute. Klaseak urtarrilarik martxora eskeiniko dira egueztenetan 20:00etatik 21:30etara. Ikastaroaren prezioa 25€koa izango da erroldatutakoentzat eta 35€ ez erroldatutakoentzat. Kurtsoa martxan jartzeko gutxienez 5 pertsona egon behar dira apuntatuta.

Urtarrilatik martxora hasiberrientzako joste ikastaroa eskeiniko da. Klaseak martitzenetan izango dira 18:00etatik 20:00etara. Prezioa 30€koa izango da erroldatutakoentzako eta 40€ ez erroldatutakoentzako. Gutxienez bost pertsona izan behar dira.