Albisteak

 

Foruko Udalak ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu dau herriko eskaintza sozio-kulturala dinamizatzeko udazken-negu honetan. Helduentzako joste tailerra eta autodefentsa klaseak zein triki edo pandero kurtsoak dagoz, besteak beste. 

Forutarrek kurtso ta tailera ezberdinetan parte hartzeko aukera dute herritik irten barik. Aurton, helduentzako joste ikastaroa eskeiniko da, astelehenetan 15:00etatik 17:00etara, urritik abendura. Gutxienez bost pertsona egon beharko dira kurtsoak aurrera egiteko eta prezioa 30€/hilea izango da erroldatutakoentzat eta 40€/hilea ez erroldatutakoak. Beste nobedade bat autodefentsa tailerra izango da 12 urtetik gorakoentzat, martitzenetan 17:15tik 18:45ra (15€/hile errold. eta 25€/hile ez errold.) .

Adin guztietako umeentzat rugby hastapeneko kurtsoa aurreikusi da. Gaztetxoak kirol honetara hurbilduko dira astelehenero 17:15tik 18:15ra (10€/hile errold. ta 20€/hile ez errold.).

Gorputza zein burua lantzeko yoga ikastaroa eskeiniko da, astelehen eta egueztenetan 18:30tik 20:00era. Kuota 33€/hile erroldatutakoentzay eta 43€/hile ez erroldatutakoentzat izango da. TaiChi be eskeiniko da egun guztietan 16:00tik 17:00ra (15€/hile errold. ta 25€/hile ez errold.). Gainera, mantentze gimnasia martitzen eta egunenetan izango da 19:00tik 20:00ra, 22€/hile erroldatutakoentzat ta 32€/hile ez erroldatutakoentzat.

Musikazaleek triki, pandero, gitarra edota perkusioa praktikatzeko aukera izango dabe. Ikastaro guztiak urrian hasiko dira, gitarrarena izan ezik, hau irailan hasi baita.