Albisteak

Homenaje 100 años ciriaco 

Foruko Udalak Ciriaco Aberasturi Mirandona forutarrari eskeini deutso omenaldi xumea pasadan ekainak 18an 100 urte betetzeagatik. Zoriontasun bezala Ongizate Sailako arduradunak oroimenezko plaka bat eskeini eutson eta baita Foruko bandera ofizialaren miniatura bat be.

Foruko Udalak vecino Ciriaco Aberasturi Mirandona forutarra zoriondu dau, pasadan ekainak 18an 100 urte betetzeagatik. Ekainaren 22an ospatutako ekitaldi xumean Foruko Udalaren Ongizate Sailaren arduradunak, Izaskun Arrietak, eguna gogoratzeko oroimenezko plaka bat eskeini eutson eta baita Foruko banderaren erreplika bat miniaturan be.

Ciriaco Aberasturi Mirandona "Aldai Etxea"n jaio zan, Foruko ¨Tourseko San Martin Eleizaren parean, 1913ko ekainaren 18an.  7 neba-arrebako familiaren baitan hazi zen. Ontzietan sukalde-laguntzaile eta sukaldari bezala lan egin ondoren, 42.urtean ekonomikak ikasten hasi zen Bilbon. "Euskal Nekazari Alkartasuna" nekazal sindikatuan egin eban behar eta "Euzkadi" aldizkarian idatzi eban Ibaigane ezineagaz. Gerran Itsasalde bataioian borrokatu eban, bertan preso hartu eta Santoña eta Cadizeko gartzeletan egon zen. Ondoren, Nervión paper-fabrika sortu eban.

45.urtean Gautegiz Arteagako emakume bategaz ezkondu zen, 3 seme-alaba, 6 iloba eta 7 birbilobako familia sortu zuen. Bere familiak be omenaldian parte hartu zuen.