Albisteak

 

Foruko Udalak 2013-2014 udal ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dau. Datorren barikuan, irailak 27, bukatzen da epea eta kurtsoak urrian hasiko dira. Foruko Kultur Etxeak antolatu dauz ekintza hauek eta bertan emango dira.

Datorren urriak 1etik hasita, astelehen eta martitzen guztietan, 20:30etatik 21:00etara, forutarrak trikia jotzen ikasteko aukera izango dabe. Kuota 25€koa izango da erroldatutakoentzat eta 35€ kanpotarrentzat. Bigarren aukera musikala eguenetan izando da, perkusio kurtsoagaz. Hileko kuota 25 eurokoa izango da eta 35 kanpotarrentzat.

Herriko nagusientzat joste kurtsoa antolatu da martitzenetan, 18:00tatik 20:00tara. Hileko kuota 30 eurokoa izango da eta 40 kanpotarrentzat.

Yogako kurtsoa be antolatu da astelehen eta eguezten guztietan, 19:00etatik 20:30etara. Kuota 33 eurokoa izango da eta 43 kanpotarrentzat. Pilates egitea gustokoagoa dutenek, martitzen eta eguenetan izango dabe aukera. Kuota 22 eurokoa izango da eta 32 kanpotarrentzat.

Gainera, umeei zuzenduta, rugby hastapen kurtsoa jarriko da martxan. Ordutegia, astelehenetan 17:15etik 18:15tara, eta kuota, 10 euro erroldatutakoentzat eta 20 kanpotarrentzak.

Gozogintza gustokoa dutenek astelehenetan dute kurtsoa, 18:30etatik, 20:30etara, Foruko Muingorri txokoan. Kuota 30 eurokoa izango da eta 40 kanpotarrentzat.

Interesatuek Udaletxean eman behar dabe izena irailak 27rarte.