Albisteak

 

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako  Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Foruko udalak adierazpen instituzional bat sinatu du konpromezuak bereganatuz.

Ipuin Berotikoak nagusientzako ahozko narrazioa da. Ipuin kontalaria Bego Alabazan da, ahozko narrazio munduan ezaguna. Ikuskizuna azaroaren 25ean arratsaldeko 18:30etan Foruko Kultur Etxean izango da eta saioak ordu bete iraungo du. Irudimenaren bidez  bidaiatzea da, normalean ezkutatzen dugun mundu baten ateak irekitzen dizkiguna.

Egitasmo hau Emaukeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeari lotua dago. Foruko Udalak Adierazpen Instituzional bat egin du arazo honen inguruan konpromezu batzuk hartuz. Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal polilika aktibo, oso, parte-hartzaile eta koordinatua garatzeko, arreta berezia jarriz neska gazteek eta nerabeek jasaten duten indarkerian.

Baina, aurrrapenak egon badira ere, harreman hauek sarritan gure gizartean sustraitutako desberdintasunetatik abiatzen dira, eguneroko jarreretan islatu eta errepikatzen direla "Horrelako ekimenekin Foruko auzotarren artean errealitate hau presente eduki nahi dugu, adi egoteko eta gure inguruan emakumeenganako gertaera hauek ekiditeko, errespeta gaitzaten eta eskubide eta betebeharrei dagokionez berdin kontsidera gaitzaten bizitzako arlo guztietan, harreman pertsonaletan, familian, eta bizitza sozialean." esan du Izaskun Arrieta zinegotziak.