Albisteak

 

Foruko Udalak berriki sinatu dau Euskaraz Kooperatiba Elkartea Ahize-AEKgaz lankidetzea-hitzarmena euskararen ezagutza eta erabileraren diagnostikoa osatu eta euskararen plan estrategikoaren diseinua egiteko. Plan honen lehentasunezko helburuak eta eragin eremuak identifikatuko dira, hizkuntza politikako neurriak erabaki eta aplikatuz, euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eta bermeak eskaini ahal izateko.

Helburu estrategikoak euskararen jabekuntza, euskara erabilera eta euskararen elikadura dira. Zentzu honetan, Euskaraz Kooperatiba Elkartea Ahize-AEK hizkuntza-aholkularitzak lagunduko dio Foruko Udalari euskararen Aholku batzorde parte-hartzailea osatzen eta dinamizatzen, eta idazkaritza teknikoaren zereginetan. Horretarako, berriki onartutako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana edo ESEP kontuan hartu da. Honek, hamar urteetarako hizkuntza politikaren plangintzaren ekintzak hartzen ditu eta Euskara 21 ekimenean hartutako aktuazio irizpidieen eta oinarrien aplikazio praktikoa izan nahi du. 

Lankidetza-hitzarmena 9 asteko iraupena du eta elkarlan hori gauzatzeko Ahize- AEK hizkuntza-aholkularitzak Foruko biztaleen artean zein neurritakoa den euskararen ezagutza eta zein eremutan erabiltzen den aztertuko duen diagnostikoa burutuko du. Horretarako, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertuko dira. Foruko datu soziolinguistikoak batuko dira eta herriko 15-20 eragile identifikatu eta galdeketa bat burutuko da telefonoz edo e-posta bidez. Jasotako informazioagaz familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatze eta abarreko aurre-txostenak osatuko dira. Esanguratsuak diren beste erakundeetako eta eskualdeko udalerrietako dokumentuak aztertuko dira informazio osagarria lortzeko.

Aholku-Batzorde parte hartzailean galdetutako eragile guztiak eta garrantzitsuak izan daitezkeen beste batzuk elkartuko dira. Batzordea 3 aldiz bilduko da eta diagnostikoa, Plan Estrategikoa eta urteko lehentasunak finkatzea izango da bere lana. Bileretan adostutakoagaz ondorio-txostenak idatziko dira.

Prozesuan parte hartzeari lagunguko dion plataforma informatiko bat sortuko da. Bertan jaso eta eskuragarri izango dira prozesuaren lagungarri diren dokumentuak, bilera-datak eta ekarpenak egiteko baliabideak edota komunikaziorako beharrezkoak izango diren euskarriak.

Foruko Udalak 4625€ inbertitu dau eta proiektua gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza izatea espero dau.