Albisteak

 

Foruko Udalak 2013rako udal aurrekontua onartu dau 956.064€tan, pasa dan urtekoagaz konparatuz %13 bat gutxiago.  Aurtongo planteamendu ekonomikoa proposamen orekatu eta neurritsuan oinarritzen da, gastua eta inbertsioak eusteko irizpideak jarraituz.

Foruko Udalak, krisi orokorraren egoera ekonomiko zaila kontutan izanda, eta bereziki, udal baliabideen mugak eta udal zorpetze maila, egonkortasun printzipioan oinarritutako udal aurrekontua planteatu dau.
Udal aurrekontuaren helburua diru-sartze arruntak aurrekontuaren gastu arruntak betetzea da, egungo egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Hau dela eta, udal gastuaren euste handiagoan oinarritzen da. 2013rako aurrekontuaren herstura ekonomikoak ez dau suposatuko Udalak herritarrei zerbitzuak eskeintzeko esfortzurik egingo ez duenik ezta herriarentzako aurrekontuaren errentabilitate altuena lortzeko beharrezkoak diren gestioak burutuko ez dituenik.

Nabarmentzekoa da Udalak familia behartsuei eskeintzen duen laguntza ekonomikoa indartu egin dauela, egungo egoera ekonomiko makala kontutan izanda. Familia hauek laguntzeko zenbatekoa %72a gehitu egin da aurreko urteagaz konparatuz.
 
Gainera, herritar guztiei kalitatezko kultur zerbitzuak eskeintzeko eta kiroldegiaren zerbitzuaren bitartez osasun fisikoa zaintzeko aukera emateko, Udalak Gernika-Lumon erroldatutak ez dauden erabiltzaileek bai kiroldegia erabiltzeko eta baita musika eskolara joateko edota euskera ikasteko ordaindu beharreko gehigarria ordaintzeko diru-laguntzak mantenduko dauz.

Udal aurrekontuan herriko kirol eta kultur elkarteentzako diru-laguntzen partida mantentzen da, Udalak talde hauen burutzen duten dinamizazio lana eskertuz.

Testuinguru ekonomiko globagaz bat egiten duen aurrekontua da udal baliabidea eta krisi ekonomikoa kontutan hartuta, herstura irizpideekaz baina herritarrei zerbitzuak bermatuz. Helburua da baliabideak optimizatzea eta gastua eustea, udal sistema orekatua eta egonkorra lortzeko asmoz, zerbitzuen prestaketaren murrizketarik ekarri barik eta beharrezkoak diren inbertsioak egiteari uko egin barik.  .

Udal aurrekontua hasiera batez onartuta geratu da apirilaren 16ko Udal Osoko Bilkuran.